HARRAPATUAK
Belarritakoak, beraien erakustegian soldatuakGure artisautza, mehatxatuta, bastertuta sentitzen da.
Loturak apurtu.
Erabiliz eta gozatuz libratu behar dugu.
AITOR DIEGO JOYAS
Aurkene Rementeria eta Aitor Diego
Bilbao (Bizkaia)
Belarritakoak, beraien erakustegian soldatuak
Pieza hau errebelatu egiten da, nire ustetan, bidegabekeria honen kontra: artisautzari balio gutxi ematen zaio arte munduan erabiltzen den ikaragarrizko dirutzaren aldean. Honek zalantza eragiten dio ikusleari: artea edo artisautza?
Argiak beira sentipenez betetzen duenean, artisauek egiten duten lana miresten dugu. Koloreen konbinazioak, diseinuak, aukeratu duten formek harrituta eta miresmen beteta uzten gaituzte, pozik; izan ere, lan ona egin dela adierazten du eta ondo sentiarazten gaitu, asebete eta bizi-bizirik.
HASERRE NAGO!!!
Hauxe da dirudiena.
Pieza: Alkandora
Eraztun bat, diseñu bat, proiektu bat, bizitza era bat.
Gaixo dagoen botilari, nekeak jota dagoenari, antzinako sendagai bat ematen diot. Hemengo iltzeak sartzen dizkiot, akupuntura sortzailea.
Los libros transmiten conocimiento. Puedes leer en ellos o puedes escribirlos, siempre aportan algo, pero esta obra sólo transmite lo que ves: UNA APARIENCIA… ,no tiene utilidad como libro ,solo lo parece, ni siquiera puedes tocarlo, y si pudieras, no podrías abrirlo, nunca sabrás lo que hay dentro, si su interior contiene respuestas o esta destinado a que tu escribas las preguntas.
Xede honetarako ez nuen egin nahi nik aurkeztutako pieza hau; ezta gure adore-esfortzuari dagokion aipamenez, ez nuen erakutsi nahi.. Hala eta guztiz ere, gure administrazioak (vasca deritzona) 30 urte daramatza Madrilgo legeari jarraitzen, zabarkeriaz zein borondate ezaz, hemengo artisauon produkzio-bideak sustatzekobene-benetako Euskal gestioa sortu beharrean. EUSKAL JATORRIZ ETA BENETAKO ARTISAU PRODUZKZIO ETA FISKALIZAZIOARI egokitu behar zaio sistema; gaur egun zigortzen gaituzten bezalaxe ez jarraitzeko. Non daude premiazko transferentzia horiek?
Edertasuna, zintzotasuna, adorea, pazientzia, bertute xumeak eta lan ona bukatuta. Pilota karratua: lanbidea soilik erakutsi nahi duten esku irmoen ongi egitearen errealitatea. Pilota karratua: zoramena, artea edo, bere sormena askatzen ari den artisau bat baino ez.
Tantak, administrazioarekiko nire pazientziaren edalontzitik gainezka egin dutenak, artisautzak duen laguntza urriagatik.
Tantak, artisau guztiak irudikatzen dituztenak, irtenbidea bilatu ezik lurrun bihurtu eta desagertu egiten direnak.
Tantak, lehertu egiten direnak norbaitek esaten dizunean “zein polita den zure lana”, eta “erretiroa hartutakoan neuk ere eskulanak egin nahi ditut, denbora-pasan”.
Tantak, bildu ezik betiko galduko direnak, made in Chinak xurgatuta.
Tantak, batu eta borroka egin nahi dutenak bizirauteko baino zerbait gehiagorako.
Tantak, etorkizun gabeko putzu ziztrin bat baino gehiago osatu nahi duten tantak.
Tantak, artisautza suntsitzeko eratzen ari den ekaitzaren aurretikoak.
Tantak, SOS bat bota dutenak laguntza eske...
Gloria Etayo -Zeramikagilea-
Lurbe Zeramika
Bilbao (Bizkaia)
Uste duzu zure atentzioa deitu nahi dudala, ikusmina eskuratu; baina, agian zuk ez didazu entzun nahi, eta nik ez dizut zuri erantzun gura. Agian, garrantzia duen bakarra da nik leku bat egin ahal izatea zuk deitu dezazun eta zuk egin nahi izatea.
KAIKUA = BURU HUTSA
Hari mehez lotuta dauden artisau-eskuak.
Artisauak ageri dira irudikatuta munduari garrasi egiten haien egoera tamalgarriaren berri emanez; mezua jendearengana helarazteko saiatuz; hemen daudela, kultura direla, beren herriko eta arbasoen kultura direla esanez; iraganeko oroitzapena direla, ez ahanzteko beharrezkoak direla adieraziz... Bizitza osoa eman zezaketen garrasika, baina inork ez du entzuten, inork ez du kasu egiten, espazioan galtzen diren ahots entzungorrak dira eta, beraz, sekula ez dute erantzunik izango.