Nahi baina ezein ospatu
Badirudi, orain ez dela unea; ez da lekua, ezta sasoi egokia ere; baina ospakizunetarako garaia da, brindis ezinezkoak egiteko; zirt edo zart egin behar dugu, nahiz eta daukagunarekin nekez sinestekoa den.
Badirudi, orain ez dela unea; ez da lekua, ezta sasoi egokia ere; baina ospakizunetarako garaia da, brindis ezinezkoak egiteko; zirt edo zart egin behar dugu, nahiz eta daukagunarekin nekez sinestekoa den.
Erleek bizirik iraun ahal izateko elkarlanean diharduten bezala,geuk ere
Saskiak nire eskuetatik sortzen direnean, jendearengandik hurbil nagoela sentitzen dut, behar eta nahietatik gertu; beste bat gehiago naiz.
Alboka honek jotzeko erabiltzen den elementu guztiak dauzka baina ezin da inondik heldu, egurrezko uztarriak zulorik ez daukalako.
Jolasteko garaia iristen denean, inork ezta ezerk ere ezin du eragotzi umeak jolastu daitezen; ezta pilota arantzadunak eta barrualde gabeko palarik ere. Halaber, ezin dute eragotzi artisautza bizirik irautea gogorik ez duten erakundeek, ezta aintzakotzat hartzen ez gaituen gizarteak ere, ezta gaur eguneko beharretara egokitzeko gaitasunik gabeko artisauek ere; hauek guztien artean ere ezin dute artisautzaren egunez eguneko borroka geldiarazi.
BIZITZA: Burdina bezain gogorra eta zaila.
Kirten arrunta eduki beharrean, sega egurrezko ola batean dago lotuta, eskuez heltzeko zuloak baditu ere, segak ezin du bere funtzioa bete.
Saturatuta, beteta, gainezka, ez dago espazio gehiago. Ez dugu pitxerrik behar, ezta egurrik ere, ezta olibondorik ere, ez dugu artisaurik behar.
Badirudi, eskuz idazten den agenda tradizionala desagertzeko zorian dagoela eta gogoan izango dugula.
Gogo bizia da.
Artisautza, gure herriko sustraietako bat da.
Edertasuna, zintzotasuna, adorea, pazientzia, bertute xumeak eta lan ona bukatuta.
Ez dago treguarik, lanari ekin behar zaio, produzitu, produzitu, produzitzea da ardura bakarra.
Gaur ezin izan ditut oinetakoak jantzi, eta ezin naiz ibili, ezin naiz inora joan. Errezelo eta mesfidantzaz begiratzen hasi zait oraina, arraro eta harriduraz ere bai. Badirudi, jada, ezin izango dudala aurrera egin eta sekula ez naizela gerora iritsiko.
Errespetatu amalurra, basoak...
Pieza hau egitarakoau aukeratu dugu kolore beltza eta tzuria; kolore beltza, bota batean, de luto dasalako, artesania bésala; Besteau berriz sartu dugu kolore tzuria itxaro pena adierazten nahian.
Hutsak inguratzen gaitu eta isolatu; joaten gareneko lekuak gogorarazten dizkigu, eta batez ere gatozenetatiko horiek; ustez, ezagutzen genituen funtsak betikotzen ditu eta, batez ere, erantzunak ematen dizkigu.
Jo eta jo, borrokan, deitu eta deitu, esfortzuz, adorez, atsedenik gabe, gogoa galdu barik eta jarraitzeko premia larriaz.
Azkenean formula magistrala aurkitu dut, nire arazo guztiak konpontzeko soluzioa, artisauok beti bilatzen ari izan garen ideala.