KAXA HAU BAZTERTUTA SENTITZEN DA
HASERRE NAGO!!!
Kaxa hau baztertuta sentitzen da.
Urtetan, Euskal baserrietan aurkitu ahal genuen artelan bakarrenetarikoa izan da kaxa. Beranduago hasi ziren bestelako altzariak egiten, baina, hasieran bakarra zan kutxa gure baserrian, etxean.
Gaur egun ere, Euskal artisautzaren elementorik garrantzitsuenetarikoa da, zalantzarik gabe.
Gure arbasoek zer sinisten zuten, tallan irudikatzen zuten: eguzkia, natura .
Euskal kaxaren berezitasuna da, erlijioarengandik jaso duen influentzia txikiak, bere jatorrizko motiboak mantentzen lagundu diola, eta baita ere bere itxura lakarra, apala, oinarrizkoa.
Beste herrialde batzuetan ere kaxak egin izan dira, eta erlijioaren influentziaz ikutu gotiko, erromaniko eta abarrekoak hartu dituzte, landuak, dotoreak dira kaxak eta beraien esanahi eta mezuak fede erlijiosoarekin lotuak, jatorrizkoak galduz.
Baina, Euskal Kaxak gure kulturan, gure arte, tradizio eta historian berebiziko garrantzia izan badu, zelan da posible baztertuta eta ahaztuta egotea?
Artisauak garenez ezin dugu gure altxor hau galtzen utzi. Ez da erreza artisauontzat gaur eguneko ekoizpen eta merkaturatze eskematik kanpo lan egitea.
Kutxa ez da edozein altzari. Izaera propioa du. Egurra ondo aukeratzen dugu, eta behin gure eskuetan dagoenean, hasten da sortzen kaxa.
Elkarrizketa sortzen da orduan artisau eta egurraren artean: egurrak bere onena ematen du, eta artisauak entzun egin behar dio, adi adi.
Olaren korapiloak sahiestu edo menperatu, eta berari egokitu eskuz erabilitako herramintak. Mimoz laztandu behar da. Egurra bera ere, gure umore eta esanetara egokitzen da, esker onez, gure tentu eta igurtzia gustatzen baitzaio.
Zenbat azkarrago egin ahal genituzke kaxak, ekoizpena mekanizatuz! Zenbat merkeago! Eta munduan zehar pixka bat begiratu ezkero, inkluso hemengo makinek baino merkeago egiten duenik ere aurkituko genuke! Eta, zergatik ez? Forma, material eta kolore desberdinak ere aurkitu genitzake (merke merke, betiere).
Baina Kaxak ez du nahi alde egin. Ez du atsegin makinaren ikutu hotza, kupidagabea.
Ez du nahi milaka klon-en artean galdu, skanerretik igaro ostean.
Honela ez baitzen kaxa izango. Beste zerbait litzateke.
Ez dugu onartzen kaxa desagertzea, baserriko tomateak, egurrezko bibolinaren musika ederra edota euskera galtzerik nahi ez dugun bezala.
Eta kaxa bera ez ulertua sentitzen da, baserritar baten legez: baserrian bizi nahi eta esaten esnea fabrika batetan ekoizteko esaten diote, han hobeago ta merkeago aterako du-eta. Zelan ote, nik bertotik egiten badut?
Horregatik kaxa hau ezin da zabaldu. Greban dago.
Ez du nahi ezer egin, ezer gorde. Desagertzearen mehatxuari aurre egiteko, bere espazioa beretzat bakarrik gordeko du, bizirik dirauen artean.
Momentua iritsi da, kutxak berba egin duena: «ez dut apaingarri abandonatua izan nahi! eta ez dut nahi hutsik egon! Nire lekua nahi dut! haserre nago eta zuzena, inkluso zakarra izango naiz: argi eta ozen hitz egin nahi dut!
Fijatu ezkero konturatuko gara, goruntz oldartzen zaigun kutxa hau, aplastaute egon dela luzaroan. Kutxa baten frente zapala zen, zapalduta sentitu dena, min egiteraino.
Orduan, azken garrasiko tentsioa lehertu egin da behingoz, eta altxatu da, errebelatu da.
Hor dago bere indarra, bere tallaren desitxuratzea, bere etsipena eta plantoa.
ARRIAGA EUSKAL ARTISAUTZA
Zehar kalea, 5 behea 48270 Markina-Xemein
e-mail:josepablo@hotmail.com
www.arriagaarte.com

0 comentarios