Blogia
HASERRE NAGO !!

FINHIST ARGAZKIA (EZ MUGI, ORDAIN EZAK/N)

FINHIST ARGAZKIA (EZ MUGI, ORDAIN EZAK/N) Xede honetarako ez nuen egin nahi nik aurkeztutako pieza hau; ezta gure adore-esfortzuari dagokion aipamenez, ez nuen erakutsi nahi.. Hala eta guztiz ere, gure administrazioak (vasca deritzona) 30 urte daramatza Madrilgo legeari jarraitzen, zabarkeriaz zein borondate ezaz, hemengo artisauon produkzio-bideak sustatzekobene-benetako Euskal gestioa sortu beharrean. EUSKAL JATORRIZ ETA BENETAKO ARTISAU PRODUZKZIO ETA FISKALIZAZIOARI egokitu behar zaio sistema; gaur egun zigortzen gaituzten bezalaxe ez jarraitzeko. Non daude premiazko transferentzia horiek?
Argazkian argitzen den helburu-objektiboa hauxe da: gaur egungo autonomoen ZERGA hori behin betikoz GELDI DADILA, bai horixe! Behin betikoz baztertu; ARTISAUTZA hitza ekintza honen adierazpen zintzo honek EUSKAL ARTE, ESKULANGINTZA KULTURALA, HERRIKOIA, PROFESIONAL ETA EUSKALDUNTZAT har dezala, guztiok sortzaile izatearen eta gure ogibide zintzo hauek halaxe kontsidera daitezela.
Hori dela eta, eskulangileok ez gara ZERBITZU sektore-kideak, ez eta INDUSTRIGUNEKOAK ere; gure lanak sortzeko ez dugu TEKNOLOGIA erabiltzen; ez da TURISMO-ESTANPA ARGAZKIA AINTZAKOTZAT HARTU BEHAR ere, inola ere ez.
Hau baldintza guzti hauek horrela jarraituz gero, 30 urte igaro eta gero berdintsu jarraitzea BAI DA ARRAZOI BOROBILA: HASERRE NAGOela plazaratzeko.

0 comentarios