Blogia
HASERRE NAGO !!

AHOTS ENTZUNGORRAK

AHOTS ENTZUNGORRAK Artisauak ageri dira irudikatuta munduari garrasi egiten haien egoera tamalgarriaren berri emanez; mezua jendearengana helarazteko saiatuz; hemen daudela, kultura direla, beren herriko eta arbasoen kultura direla esanez; iraganeko oroitzapena direla, ez ahanzteko beharrezkoak direla adieraziz... Bizitza osoa eman zezaketen garrasika, baina inork ez du entzuten, inork ez du kasu egiten, espazioan galtzen diren ahots entzungorrak dira eta, beraz, sekula ez dute erantzunik izango.

Ez da bidezkoa, denok dugu eskubidea entzun gaitzaten, eta oraingoan, beraien ahotsak entzun ez arren, euren obrak entzungo ditugu, asko dute-eta esateko.

ENTZUN ITZAZU!.
Marian Miguel

0 comentarios