Blogia
HASERRE NAGO !!

Artea edo Artisautza?

Artea  edo  Artisautza? Pieza hau errebelatu egiten da, nire ustetan, bidegabekeria honen kontra: artisautzari balio gutxi ematen zaio arte munduan erabiltzen den ikaragarrizko dirutzaren aldean. Honek zalantza eragiten dio ikusleari: artea edo artisautza?

Zamau-babes honetan hitz jokoa egiten da hain hur eta, era berean, hain urrun dauden berbekin: artea, artista, artisautza eta artisaua. Bizitza bera dikotomiaz eta dualtasunez beterik dago, eta lan honek horixe erakusten du: objektu erabilgarria izatea eta, era berean, ezertarako balio ez duena; izan ere, material ezegokiaz eginda dago eta, beraz, gogoeta egin eta behatzeko baino ez du balio. Erabiliz gero, apurtu egingo litzateke, paper hauskorraz eginda baitago berez likidoak edukitzeko den pieza hau. Halaber, daukan kolore monotono eta soilak artisautzaren gaur egungo egoera islatzen du. Materiala, ordea, beste testuinguruan kokatuz eta beste erabilera emanez, oso gogorra izan daiteke; artisautzan ere antzera gertatzen da, egoerari eusteko eta bizirauteko borrokatzeko gogoa baitugu.

0 comentarios