HASERRE NAGO!! -Euskera- Marian Miguel
Arte adierazpen guztiek dute esanahia. Sentimendu bat izan daiteke edo nahi itoarazia, edo ukatze bat... Askotan, hitzekin adierazten ez dakiguna agerrarazten dugu; eta ez da soilik artista handiek duten zerbait, guztiok dugun adierazpide positiboa baizik.
HASERRE NAGO! egitasmoa proposatu zidatenean, pentsatu nuen ez naizela erraz haserretzen, baina badaudela bidegabeak iruditzen zaizkidan egoerak, eta ez dut ulertzen zergatik izan behar den horrela. Bidegabekeria bat da artisautza zein gaizki dagoen baloratuta eta zein txarto erabiltzen den berba hori. Artisautzako zenbait pieza behatzen ditudanean, zalantza handi batek hartzen nau:
Artisautza edo Artea?
Gehienetan erantzunik ez daukat, alderik ez dudalako ikusten. Beno, badago alde nabarmen bat: prezioa. Niri iritziz, artisaua oso txarto baloratuta dagoen artista izateaz gain, ez dago ongi ikusia.
- Ez da aitortzen balioa, kalean saldu edota erakusten den pieza bakarraren, beste inorena ez den pieza horren balioa. Artisauak maitasun osoz sortu duen lana izaten da, gehienetan, erabilera zehatz baterako.
- Bestalde, bai ematen zaio balioa erakustareto edo galeria baten erakusgarri ipintzen den pieza esklusibo horri. Honakoa ere artistak maitasunez prestatu du, baina ez da izaten beti berak sortuta eta, gehienetan, ez du erabilgarritasunik.
Hau guztiau kontuan hartuta, zerk definitzen du artelan bat? Beharbada, ondoko hiru kontzeptuokin nahikoa dugu:
- Artelan izateko asmoa. Sortzaileak helburu horrekin egitea pentsatu du eta haren inguruan zenbait kontzeptu sortzen ditu artelana azaltzeko eta adierazi nahi duena definitzeko.
- Artelana aurkezten den gunea. Beti izan dira kategoriak; ezin daiteke konparatu ikusgai ipintzea erakustareto, galeria edo museoan, non ikusleak obrak behatzen bere espiritua aberasten duen (nahiz eta batzuetan zalantza izan begi aurrean duena artea den ala ez), edo herri bateko plazan jartzen den stand batean.
- Ezertarako balio ez izatea. Arteak behatzeko baino ez du balio, gehienetan. Ukitu ere ezin izaten da.
Marcel Duchamp artistak, esate baterako, baztertu egin zuen arteak eta artistak izaera berezia duten ideia, artista beste gizakiengandik desberdina dena. Gaur egun, seriean fabrikaturiko pieza komertzialak eroaten ditu galerietara, eta horrekin adierazten du ideia dela ekintza artistikoaren oinarria, ez egitea. Halaber, dadaistek esaten zuten edozein izan zitekeela artista eta edozer izan zitekeela artelana.
Artea ulertzeko era honen aurrean, argi dago zein den artearen eta artisautzaren arteko aldea. Baina, agian, alde hori ez da hain handia, eta ez da bidezkoa artisaua gutxietsita, irainduta eta ia mespretxatuta egotea, gauza erabilgarriak egin eta kalean edo dendetan saltzeagatik prezio barregarrian.
Ez da nire asmoa artea gutxiestea, ezta are gutxiago ere, asko estimatzen dut-eta. Baina min ematen dit artisautzarekiko mespretxua. Artisaua naizen aldetik, artistatzat daukat nire burua eta inork ezin du zalantzan jarri. Nire lanak sortzeaz gain, gogoeta prozesu baten ondorioz egiten ditut, eta honek kontzeptuen dimentsiora goratzen ditu lanok. Adierazpide artistiko honekin erakutsi nahi dut denok garela benetako artistak; gure piezak galerietan ikusgai jartzean eta testuingurutik kanpora ateratzean goragoko mailara eroan eta balioa handiagoa ematen dizkiegu.
Orduan, artea izango ote da?
Bidezkoa begitantzen zaizue artisautzari merezi duen balioa ez ematea?
Uste dut artisaua artista dela, ideia sortu duelako eta kontzeptua ere bai, eta gainera, berak gauzatzen du materialaren konplizitateaz.
Zergatik hartzen dugu artisaua feriako tximinotzat?
Zergatik ez dira baloratzen bere produktuak?; galeria batean ez daudelako, agian?; bada, horrek irtenbidea du.
Marian Miguel
Arte Ederrak Lizentziaduna

0 comentarios