ATXIKIMENDUA
HASERRE NAGO!
PLATAFORMAREN ALDEKO MANIFESTUA
HASERRRE NAGO!! plataforma Euskal Herriko artisau profesionalok osatzen dugu. Gure sektoreak bizi duen egoera kezkagarriak bultzatuta batu gara zuri laguntza eskatzeko, premiazkoa dugu-eta neurriak hartzea.
Gure iritziz, ondokoak dira artisautza hondoratzera daramatzan zergatiak:
1.- Artisau-produktuaren kontzeptua neurriz kanpo eta desegoki erabiltzea. Sarritan eskaini eta sustatzen dira produktu industrial hutsak artisauek eginikoak balira, eta zehaztasun falta honek eroslea nahastu egiten du eta sektoreari kalte larria egin.
2.- Babesik eza Erakundeen aldetik, honakoetan:
.- Sektorearen beharrekiko inplikazio, ezagutza eta interesik ez izatea.
.- Laguntzak eta sustapen planak murriztea sistematikoki.
.- Euskal ondarearen eta tradizioren erreferentzia den aldetik, interesik batere ez artisauen lanak berez daroan kultura eta herri-identitate kontzeptuak garatzeko.
3.- Sentsibilitate eza gizartean artisauen produkzioarekin. Prezioak du indar handiagoa, kalitateak eta produktuaren balio kulturalak baino.
4.-Artisauen beharra garai berrietara egokitzeko, teknika, produktu eta merkatuari aurre egiteko modu berriak garatzeko eta, beraz, balore berrietara -estetikoak zein funtzionalak- egokitutako lanak sortzeko.
Hau guztiagatik, laguntza eskatzen dizugu Euskal Artisautza aintzakotzat hartu eta, merezitako moduan, errespetatu dezaten esparru guztietan. Horrela lortuko dugu gure etorkizunaren zati bat izatea eta, beraz, gizartea sendotzearen eredu izatea gure ondarea eta oraina uztartu eta egokitzerakoan.
Izena:.......................................................................
Abizenak..................................................................
Lanbidea..................................................................
e-maila:.....................................................................
Izenpea:

0 comentarios