HASERRE NAGO !!


Se muestran los artículos pertenecientes al tema Erakusleak.

22/11/2007

Nahi baina ezein ospatu

20071122192802-san-anton-blog.jpgBadirudi, orain ez dela unea; ez da lekua, ezta sasoi egokia ere; baina ospakizunetarako garaia da, brindis ezinezkoak egiteko; zirt edo zart egin behar dugu, nahiz eta daukagunarekin nekez sinestekoa den.
22/11/2007 19:29 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

09/07/2007

EZTENA

20070709181547-pikaza-blog.jpgErleek bizirik iraun ahal izateko elkarlanean diharduten bezala,geuk ere
Artisauok,elkarkidetzan aritu behar gara gure lanbide eta bizimoduei eusteko.
ALFERRIK DA ESRITA GERATZEA.Erleen moduan,egun- egunero irten behar gara etxetik helburu bakar batekin: gure lanbideak sustatzearena.

Felix Pakatza
Laudio (Araba)
09/07/2007 18:15 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

13/06/2007

AHOA ITXITA

20070613202632-unzueta2-blog.jpgSaskiak nire eskuetatik sortzen direnean, jendearengandik hurbil nagoela sentitzen dut, behar eta nahietatik gertu; beste bat gehiago naiz.
Baina nire lanaren bidez zerbait adierazteko eskubidea kentzen saiatzen direnean, ahoa itxita sentitzen dut, nire saskiak hiltzen hasten dira, desagertzen hasten naiz, eta nirekin batera, agian, zeure buruaren parte bat?

Juan Unzueta
Durango (Bizkaia)
13/06/2007 20:24 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

SOINU MUTUA

20070613202114-fidelalboca-blog.jpgAlboka honek jotzeko erabiltzen den elementu guztiak dauzka baina ezin da inondik heldu, egurrezko uztarriak zulorik ez daukalako.
Adar txikiaren ertza leuna izan beharrean ezpain aldean hortz zorroztuak dauzka. Bestaldetik, soinua ematen duten fitak alderantziz dagoz sartuta tutuetan.
Kainuberazko tutuek, benetako zortzi zulo badituzte ere, txarto eginda dagoz ezina da beraz erregistro musikala.
ENTZUN ARTISAUTZAREN DEIA.

Fidel largatza
Laudio (Araba)
13/06/2007 20:21 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

JOLASTEKO GARAIAK

20070613201451-albaro-blog.jpgJolasteko garaia iristen denean, inork ezta ezerk ere ezin du eragotzi umeak jolastu daitezen; ezta pilota arantzadunak eta barrualde gabeko palarik ere. Halaber, ezin dute eragotzi artisautza bizirik irautea gogorik ez duten erakundeek, ezta aintzakotzat hartzen ez gaituen gizarteak ere, ezta gaur eguneko beharretara egokitzeko gaitasunik gabeko artisauek ere; hauek guztien artean ere ezin dute artisautzaren egunez eguneko borroka geldiarazi.

Alvaro Cebrian
Kortezubi (Bizkaia)
13/06/2007 20:14 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

"ITXURAK"

20070613201647-a.ledo-blog.jpgBIZITZA: Burdina bezain gogorra eta zaila.
Edertasuna, zilarra bezain malgua.
Artisau-artisten irudimena eta sentikortasuna,
urrea bezain harikorra.
Lan egiten duten eskuak.

HERIOTZA: Gure etorkizuna

Angel Ledo
Eibar (Gipuzkoa)
13/06/2007 20:10 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

SEGAEZINA

20070613200623-fidelsega-blog.jpgKirten arrunta eduki beharrean, sega egurrezko ola batean dago lotuta, eskuez heltzeko zuloak baditu ere, segak ezin du bere funtzioa bete.
Sega horrek gauza asko ebaki luke baino inoiz ez belarra, honela erreminta honen kontrajarria.
Bestaldetik, nahiz eta zorroztarria eta segapotoa eduki, ezin da erabili harria lotuta dagoelako adarraren barruan.
ARTISAUTZA HORRELA SENTITZEN DA.

Fidel Largatza
Laudio (Araba)
13/06/2007 20:06 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

"BETETA"

20070613143359-pimfa-blog.jpgSaturatuta, beteta, gainezka, ez dago espazio gehiago. Ez dugu pitxerrik behar, ezta egurrik ere, ezta olibondorik ere, ez dugu artisaurik behar.
Ez dugu lanbidedun jenderik behar: pieza bakarrak egiten duenik, eduki hezgarriak dituenak eskaintzen duenik, erabilgarria izatea baino gehiago dakarren gauzarik.
Balio praktikoari erantsi diezazkiotela honakoak: sormena, originaltasuna eta artisauak zeuretzat, behin eta bakarrik, egin duen objektu batek duen balioa.
Beteta gaude, ez dugu lekurik apartekoarentzat, nahigo dugu beteta egon.
13/06/2007 14:33 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

DENBORAREN AURKA

20070613142506-edurne-blog.jpgBadirudi, eskuz idazten den agenda tradizionala desagertzeko zorian dagoela eta gogoan izango dugula.
Horixe da, bederen, Bizkaiko Foru aldundiak nahi duena. Izan ere, artisautza laguntzeko bere azken foru dekretuaren bidez, erabilera telematikoa sustatzen du, exijitu egiten baitigu laguntza-eskariak informatikaren bidez egitera.
Zer nahi dute? Eskulan-artisaua desagertuz joan dadin eta, denetarako, makinak baino ez erabiltzea?

Edurne Garate
Bilbao (Bizkaia)
13/06/2007 14:25 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

HASERRE NAGO

20070613142108-gorka-blog.jpgGogo bizia da.
Irrika da zurea.
Eukitzea, dena niretzat.
Guztia zorro barrua.

Artisautza beste konzeptu bat da.
gauzak lasai egitea.
Arduraz, maitasunez.
PRESA BARIK.

Artisautza nolabaiteko iraultza antisociala da.

Artisau izatea erabaki dut ikusteb dudana gogoko ez dudalako.

ORTZADAR TAILERRA
Gorka de Oruetxebarria
Bilbao (Bizkaia)
13/06/2007 14:21 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

EZ-PILUE

20070613140428-urbela-blog.jpg

HAZIA ERRETA EZ DAGO
+ ASE NAGO
____________________
HASERRE NAGO



URBELA
Juan Ramón Muela
Bilbao (Bizkaia)
13/06/2007 14:04 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

12/06/2007

"SUSTRAIAK"

20070612164532-aitor-blog.jpgArtisautza, gure herriko sustraietako bat da.
Berari esker gure herria loratzen da.
ZAINDU
ERABILI
ULERTU
GOZATU
Ez ezazu ahantzirik utzi.

AITOR DIEGO JOYAS
Aurkene Rementeria eta Aitor Diego
Bilbao (Bizkaia)
12/06/2007 16:45 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

“PELOTA KARRATUA”

20070612163932-otero-blog.jpgEdertasuna, zintzotasuna, adorea, pazientzia, bertute xumeak eta lan ona bukatuta.
Pilota karratua: lanbidea soilik erakutsi nahi duten esku irmoen ongi egitearen errealitatea.
Pilota karratua: zoramena, artea edo, bere sormena askatzen ari den artisau bat baino ez.

Otero Pilotagilea, Koop.Elk.
Anoeta (Gipuzkoa)
12/06/2007 16:39 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

09/06/2007

“IRTENBIDE BARIK”

20070609194206-mmayo-blog.jpgEz dago treguarik, lanari ekin behar zaio, produzitu, produzitu, produzitzea da ardura bakarra.
Akabera ona, originaltasuna, diseinua, kalitatea; ezerk ez du jada interesik; bukatu behar duzu, besterik ez; gehiago egin, gehiago bukatu, gehiago produzitu...
Berdin da zelan, berdin da zer, berdin da zertarako, irtenbiderik ez dago, jada.

Marian mayo
Laudio (Araba)
09/06/2007 19:42 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

IBILI EZINIK

20070609193800-larrukiak-blog.jpgGaur ezin izan ditut oinetakoak jantzi, eta ezin naiz ibili, ezin naiz inora joan. Errezelo eta mesfidantzaz begiratzen hasi zait oraina, arraro eta harriduraz ere bai. Badirudi, jada, ezin izango dudala aurrera egin eta sekula ez naizela gerora iritsiko.
Abarkak, garai batean, guztiek erabiltzen zituzten egunero eta luzaroan. Gerora, folklorean baino ez ziren erabiltzen, eta gaur egun erabilera estetikoa baino ez dute. Hala ere, ez dugu ahaztu behar abarkek gordetzen dutena, ekartzen dutena, kontatzen dizutena: zure iraganari buruz berba egiten dizute geroa ulertu dezazun... badakizu, zuri buruz hitz egiten dute.

LARRUKIAK
Rosa Garate
Donostia (Gipuzkoa)
09/06/2007 19:38 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

AMALURRA

20070609163550-begorojo-blog.jpgErrespetatu amalurra, basoak...
basamortu ez bihurtzeko.

Errespetatu artisautza, arbasoen legatua...
kultura eremu antzutara ez eramateko.


Bego Rojo
Zeanuri (Bizkaia)
09/06/2007 16:35 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

AURRERA, ATZERA, EDO NORA GOAZ

20070609162459-zapatari-blog.jpgPieza hau egitarakoau aukeratu dugu kolore beltza eta tzuria; kolore beltza, bota batean, “de luto” dasalako, artesania bésala; Besteau berriz sartu dugu kolore tzuria itxaro pena adierazten nahian.
Biak “kateak-korreak” dituzte (artesania dituen trabeekin lotuta dago,
Beste aldetik duten sorua alrebes dago: takoia aurrea eta sorua atzean, (artesania bésala, botak atzeruntz ibiltzen dira)

ZAPATARI
Mª Carmen del Rio, eta Xabier Iturriotz
09/06/2007 16:24 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak Hay 1 comentario.

HUTSA BAINO EZ DA GERATZEN

20070609161814-bernat-blog.jpgHutsak inguratzen gaitu eta isolatu; joaten gareneko lekuak gogorarazten dizkigu, eta batez ere gatozenetatiko horiek; ustez, ezagutzen genituen funtsak betikotzen ditu eta, batez ere, erantzunak ematen dizkigu.
Hutsa baino gelditzen ez denean, orduan aurkitzen dugu geure burua, hutsa baino gelditzen ez denean, orduan zeu bakarrik zaude.
Estelak inguratzen zaituen orori so egitera gonbidatzen zaitu, hutsetik harago begiratzera.

Bernat Vidal
Abadiño (Bizkaia)
09/06/2007 16:18 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

EUTSI GOGOR

20070609161133-roman-blog.jpgJo eta jo, borrokan, deitu eta deitu, esfortzuz, adorez, atsedenik gabe, gogoa galdu barik eta jarraitzeko premia larriaz.
Desio bakar bat: ARTISAU izaten jarraitzea.

Golpeando, luchando, llamando, con esfuerzo, con tesón, sin descanso,
sin desanimo y con una necesidad imperiosa de continuar.
Solo un deseo seguir siendo ARTESANO.


Roman Aduriz
Errenteria (Gipuzkoa)
09/06/2007 16:11 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

08/06/2007

OTZAR ERREZA

20070608224452-salmanton-blog.jpgAzkenean formula magistrala aurkitu dut, nire arazo guztiak konpontzeko soluzioa, artisauok beti bilatzen ari izan garen ideala.
Piezen artean nagusiena, eskulan zehatza eta akabera onekoa, ederra, erabilgarria eta eduki etnografikoz betea. Arazo bakarra dago: ezer ere eraman ezin duen saskia da, ezer eduki ezin duena, hondorik ez baitu; egiteko saskirik errazena da, saski erraza. Agian artisau izateak horren soila izan beharko luke; izan ere, gerta daiteke laster ezertarako balio ez izatea.

ARTESANIAS SALMANTON
José Ramón Salmantón
Zalla (Bizkaia)
08/06/2007 22:44 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

HARRAPATUAK

20070608223934-aitorpendientes-blog.jpgBelarritakoak, beraien erakustegian soldatuak

Gure artisautza, mehatxatuta, bastertuta sentitzen da.
Loturak apurtu.
Erabiliz eta gozatuz libratu behar dugu.

AITOR DIEGO JOYAS
Aurkene Rementeria eta Aitor Diego
Bilbao (Bizkaia)
08/06/2007 22:39 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

Artea edo Artisautza?

20070608223242-lorratz-blog2.jpgPieza hau errebelatu egiten da, nire ustetan, bidegabekeria honen kontra: artisautzari balio gutxi ematen zaio arte munduan erabiltzen den ikaragarrizko dirutzaren aldean. Honek zalantza eragiten dio ikusleari: artea edo artisautza?

Zamau-babes honetan hitz jokoa egiten da hain hur eta, era berean, hain urrun dauden berbekin: artea, artista, artisautza eta artisaua. Bizitza bera dikotomiaz eta dualtasunez beterik dago, eta lan honek horixe erakusten du: objektu erabilgarria izatea eta, era berean, ezertarako balio ez duena; izan ere, material ezegokiaz eginda dago eta, beraz, gogoeta egin eta behatzeko baino ez du balio. Erabiliz gero, apurtu egingo litzateke, paper hauskorraz eginda baitago berez likidoak edukitzeko den pieza hau. Halaber, daukan kolore monotono eta soilak artisautzaren gaur egungo egoera islatzen du. Materiala, ordea, beste testuinguruan kokatuz eta beste erabilera emanez, oso gogorra izan daiteke; artisautzan ere antzera gertatzen da, egoerari eusteko eta bizirauteko borrokatzeko gogoa baitugu.
08/06/2007 22:32 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

"GUTUN-AZALA"

20070608222332-argiabadago-blog.jpgArgiak beira sentipenez betetzen duenean, artisauek egiten duten lana miresten dugu. Koloreen konbinazioak, diseinuak, aukeratu duten formek harrituta eta miresmen beteta uzten gaituzte, pozik; izan ere, lan ona egin dela adierazten du eta ondo sentiarazten gaitu, asebete eta bizi-bizirik.
Baina badirudi, akabera oneko beira kontenplatzeko baino ez dugula nahi, eta artisauekin ere antzera jokatzen dugu. Merke produzitzen duten makinak ditugu; seguruenik kalitate eskasekoak izango dira, akabera txarrekoak, eta milaka topatuko dituzu zurearen berdintsua; baina merkea da. Ondo landutako beirari gertatzen zaion gisan, artisau baten bila joaten zarenean, agian ez duzu aurkituko itxita izango baita gutun-azal baten barruan, non argiak jadanik ez duen bere lana sentipenez beteko.

ARGIA BADAGO
Igor Obeso
Irura (Gipuzkoa)
08/06/2007 22:23 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

06/06/2007

KAXA HAU BAZTERTUTA SENTITZEN DA

20070606225821-arriaga-blog.jpgHASERRE NAGO!!!
Kaxa hau baztertuta sentitzen da.

Urtetan, Euskal baserrietan aurkitu ahal genuen artelan bakarrenetarikoa izan da kaxa. Beranduago hasi ziren bestelako altzariak egiten, baina, hasieran bakarra zan kutxa gure baserrian, etxean.

Gaur egun ere, Euskal artisautzaren elementorik garrantzitsuenetarikoa da, zalantzarik gabe.

Gure arbasoek zer sinisten zuten, tallan irudikatzen zuten: eguzkia, natura….
Euskal kaxaren berezitasuna da, erlijioarengandik jaso duen influentzia txikiak, bere jatorrizko motiboak mantentzen lagundu diola, eta baita ere bere itxura lakarra, apala, oinarrizkoa.
Beste herrialde batzuetan ere kaxak egin izan dira, eta erlijioaren influentziaz ikutu gotiko, erromaniko eta abarrekoak hartu dituzte, landuak, dotoreak dira kaxak eta beraien esanahi eta mezuak fede erlijiosoarekin lotuak, jatorrizkoak galduz.

Baina, Euskal Kaxak gure kulturan, gure arte, tradizio eta historian berebiziko garrantzia izan badu, zelan da posible baztertuta eta ahaztuta egotea?

Artisauak garenez ezin dugu gure altxor hau galtzen utzi. Ez da erreza artisauontzat gaur eguneko ekoizpen eta merkaturatze eskematik kanpo lan egitea.

Kutxa ez da edozein altzari. Izaera propioa du. Egurra ondo aukeratzen dugu, eta behin gure eskuetan dagoenean, hasten da sortzen kaxa.
Elkarrizketa sortzen da orduan artisau eta egurraren artean: egurrak bere onena ematen du, eta artisauak entzun egin behar dio, adi adi.
Olaren korapiloak sahiestu edo menperatu, eta berari egokitu eskuz erabilitako herramintak. Mimoz laztandu behar da. Egurra bera ere, gure umore eta esanetara egokitzen da, esker onez, gure tentu eta igurtzia gustatzen baitzaio.

Zenbat azkarrago egin ahal genituzke kaxak, ekoizpena mekanizatuz! Zenbat merkeago! Eta munduan zehar pixka bat begiratu ezkero, inkluso hemengo makinek baino merkeago egiten duenik ere aurkituko genuke! Eta, zergatik ez? Forma, material eta kolore desberdinak ere aurkitu genitzake (merke merke, betiere).

Baina Kaxak ez du nahi alde egin. Ez du atsegin makinaren ikutu hotza, kupidagabea.
Ez du nahi milaka “klon”-en artean galdu, skanerretik igaro ostean.
Honela ez baitzen kaxa izango. Beste zerbait litzateke.

Ez dugu onartzen kaxa desagertzea, baserriko tomateak, egurrezko bibolinaren musika ederra edota euskera galtzerik nahi ez dugun bezala.

Eta kaxa bera ez ulertua sentitzen da, baserritar baten legez: baserrian bizi nahi eta esaten esnea fabrika batetan ekoizteko esaten diote, han hobeago ta merkeago aterako du-eta. Zelan ote, nik bertotik egiten badut?

Horregatik kaxa hau ezin da zabaldu. Greban dago.
Ez du nahi ezer egin, ezer gorde. Desagertzearen mehatxuari aurre egiteko, bere espazioa beretzat bakarrik gordeko du, bizirik dirauen artean.

Momentua iritsi da, kutxak berba egin duena: «ez dut apaingarri abandonatua izan nahi! eta ez dut nahi hutsik egon! Nire lekua nahi dut! haserre nago eta zuzena, inkluso zakarra izango naiz: argi eta ozen hitz egin nahi dut!”

Fijatu ezkero konturatuko gara, goruntz oldartzen zaigun kutxa hau, aplastaute egon dela luzaroan. Kutxa baten frente zapala zen, zapalduta sentitu dena, min egiteraino.
Orduan, azken garrasiko tentsioa lehertu egin da behingoz, eta altxatu da, errebelatu da.
Hor dago bere indarra, bere tallaren desitxuratzea, bere etsipena eta plantoa.

ARRIAGA EUSKAL ARTISAUTZA
Zehar kalea, 5 behea 48270 Markina-Xemein
e-mail:josepablo@hotmail.com
www.arriagaarte.com
06/06/2007 22:58 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

05/06/2007

BANATOR

Lortu dut azkenean.
Iritsi naiz.
Zer da hau, baina?
Hemen haserrea da nagusi:
anaia kutxak itxialdia egin du, baita arreba poltsak ere.

Eta gainerako guztiek.
Denei elkartasuna adieraztea erabaki dut, eta atea ez zabaltzea erabaki dut.

Aldi batean itxita egongo da, bidea guztion artean egin behar dugulako.
20070603211533-saio-blog.jpg
05/06/2007 21:24 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

KANPAI MUTUA

20070605203448-m.corres-blog.jpgHauxe da dirudiena.
Ez da kanpai bat, itxia delako eta soinurik ezin duelako atera.
Neska bat izan zitekeen, Gasteizko koadrilaren trajearekin, baina hori ere ez da.
Zeramikazko apaingarri bat da, gure artisautzaren antzera: gure artean dagoela dirudi, baina herriko jaietan bakarrik agertzen da.
Askotan neu ere sentitu naiz ospakizunaren apaingarri. Artisautza garrantzitsua dela esaten dugu, ez dugula galdu behar, diogu, gure sustraien zati bat delako; baina egia esateko, anekdota bat gara gaur egungo gizartean, tristea bada ere.
Horregatik HASERRE NAGO!!

Mº Angeles Corres
Vitoria-Gasteiz (Araba)
05/06/2007 20:34 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

SOROEN GRINA

20070605201832-jaialdi-blog.jpgPieza: Alkandora
Piezaren zentzua: ez du janzteko balio. Ezin da burutik sartu eta jantzi ere ezin da alkandora arrunta jantzi daitekeen moduan, botoirik ez baitu eta, beraz, ezinezkoa da besoak mahuketatik sartzea.
Zer transmititzen du: artisautzaren gaur egungo egoera, orokorrean:
"ahoa itxita, eskuak loturik eta beltza, gure etorkizuna bezala”

JAIALDI
Mª Jesus Cortabitarte
05/06/2007 20:18 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

HASERRE NAGO!!

20070605202837-eneko-blog.jpgEraztun bat, diseñu bat, proiektu bat, bizitza era bat.

Ezin da erabili,
Ezin da gozatu,
Ezin da bici.

Untzeek ezinezkoa egiten dute bere erabilera.

HASERRE NAGO!

Untzeekin, artisauekin, artisau elkarteekin, administrazioarekin, gizartearekin, globalizazioarekin, etb...

Denon artean lortzen dugu eraztun honek bizitzarik ez izatea, desagertzeko arriskuan egotea!!!

Kuartzoek ( amatista eta Citrino), Oreka, bakea, eta argia ematen digute.

Ia denon artean bizia emateko gai garen , eraztun, proiektu edo ta bizitza mota honeri.


Eneko Unzalu
Durango (Bizkaia)
05/06/2007 20:11 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

AKUNPUNTURA PLASTIKOA

20070605200520-lizaso-blog.jpgGaixo dagoen botilari, nekeak jota dagoenari, antzinako sendagai bat ematen diot. Hemengo iltzeak sartzen dizkiot, akupuntura sortzailea.
Kaltea sendatzeko eta protestarako erakusketa honekin bezalaxe, pieza honekin ere materiarekin hitz egitea lortzen dugu. Artisauen arte garbia da, arte hutsa.

Jesús Lizaso
Basauri (Bizkaia)
05/06/2007 20:05 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

“GANORABAKOA”

20070605200027-mikelatz-blog.jpgLos libros transmiten conocimiento. Puedes leer en ellos o puedes escribirlos, siempre aportan algo, pero esta obra sólo transmite lo que ves: UNA APARIENCIA… ,no tiene utilidad como libro ,solo lo parece, ni siquiera puedes tocarlo, y si pudieras, no podrías abrirlo, nunca sabrás lo que hay dentro, si su interior contiene respuestas o esta destinado a que tu escribas las preguntas.
Es un “sin sentido”,es “GANORABAKOA”.
La artesanía de esta era que vivimos se siente como el libro, sólo observada pero incapaz de sentirse útil, solo es una APARIENCIA, que la gente juzga por su exterior, olvidando lo que alberga en su interior, sin tener en cuenta todas las demás cosas que puede aportar. ¿ES ASÍ?

ENCUADERNACION MIKELATZ
Ana Maria Lorenzo
Bilbao (Bizkaia)
05/06/2007 20:00 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

FINHIST ARGAZKIA (EZ MUGI, ORDAIN EZAK/N)

20070605194836-paperontzia-blog.jpgXede honetarako ez nuen egin nahi nik aurkeztutako pieza hau; ezta gure adore-esfortzuari dagokion aipamenez, ez nuen erakutsi nahi.. Hala eta guztiz ere, gure administrazioak (vasca deritzona) 30 urte daramatza Madrilgo legeari jarraitzen, zabarkeriaz zein borondate ezaz, hemengo artisauon produkzio-bideak sustatzekobene-benetako Euskal gestioa sortu beharrean. EUSKAL JATORRIZ ETA BENETAKO ARTISAU PRODUZKZIO ETA FISKALIZAZIOARI egokitu behar zaio sistema; gaur egun zigortzen gaituzten bezalaxe ez jarraitzeko. Non daude premiazko transferentzia horiek?
Argazkian argitzen den helburu-objektiboa hauxe da: gaur egungo autonomoen ZERGA hori behin betikoz GELDI DADILA, bai horixe! Behin betikoz baztertu; ARTISAUTZA hitza ekintza honen adierazpen zintzo honek EUSKAL ARTE, ESKULANGINTZA KULTURALA, HERRIKOIA, PROFESIONAL ETA EUSKALDUNTZAT har dezala, guztiok sortzaile izatearen eta gure ogibide zintzo hauek halaxe kontsidera daitezela.
Hori dela eta, eskulangileok ez gara ZERBITZU sektore-kideak, ez eta INDUSTRIGUNEKOAK ere; gure lanak sortzeko ez dugu TEKNOLOGIA erabiltzen; ez da TURISMO-ESTANPA ARGAZKIA AINTZAKOTZAT HARTU BEHAR ere, inola ere ez.
Hau baldintza guzti hauek horrela jarraituz gero, 30 urte igaro eta gero berdintsu jarraitzea BAI DA ARRAZOI BOROBILA: HASERRE NAGOela plazaratzeko.
05/06/2007 19:48 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

“PELOTA KARRATUA”

20070605144813-otero-blog.jpgEdertasuna, zintzotasuna, adorea, pazientzia, bertute xumeak eta lan ona bukatuta. Pilota karratua: lanbidea soilik erakutsi nahi duten esku irmoen ongi egitearen errealitatea. Pilota karratua: zoramena, artea edo, bere sormena askatzen ari den artisau bat baino ez.
05/06/2007 14:48 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

TANTAK

20070605144245-gloria-blog.jpg

Tantak, administrazioarekiko nire pazientziaren edalontzitik gainezka egin dutenak, artisautzak duen laguntza urriagatik.

Tantak, artisau guztiak irudikatzen dituztenak, irtenbidea bilatu ezik lurrun bihurtu eta desagertu egiten direnak.
Tantak, lehertu egiten direnak norbaitek esaten dizunean “zein polita den zure lana”, eta “erretiroa hartutakoan neuk ere eskulanak egin nahi ditut, denbora-pasan”.

Tantak, bildu ezik betiko galduko direnak, made in Chinak xurgatuta.

Tantak, batu eta borroka egin nahi dutenak bizirauteko baino zerbait gehiagorako.

Tantak, etorkizun gabeko putzu ziztrin bat baino gehiago osatu nahi duten tantak.

Tantak, artisautza suntsitzeko eratzen ari den ekaitzaren aurretikoak.

Tantak, SOS bat bota dutenak laguntza eske...

Gloria Etayo   -Zeramikagilea-

Lurbe Zeramika

Bilbao   (Bizkaia)

05/06/2007 14:42 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

EZIN ENTZUN, EZIN ERANTZUN

20070605001904-cesar-blog.jpgUste duzu zure atentzioa deitu nahi dudala, ikusmina eskuratu; baina, agian zuk ez didazu entzun nahi, eta nik ez dizut zuri erantzun gura. Agian, garrantzia duen bakarra da nik leku bat egin ahal izatea zuk deitu dezazun eta zuk egin nahi izatea.

Cesar Alcoz
Burdinlantze-Herrero
Gizaburuaga (Bizkaia)
05/06/2007 00:10 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

03/06/2007

KAIKU, BAI KAIKUA

20070603212312-urkitza-blog.jpgKAIKUA = BURU HUTSA

Nahiz eta asko esan, ez da ezer ez “kaikuan” gelditzen.
Lehenago edo geroago dena galdu egiten da


Heike Hösterey y Anne-Kathrin Gragert
03/06/2007 21:23 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

ESKUAK

20070603210440-itziar-blog.jpgHari mehez lotuta dauden artisau-eskuak.

Bizirik irauteko beharrak lotuta.
Gure arteko elkartasun ezak lotuta.
Lur-folklorearen beste zati baten moduan hartzen gaituen gizarte batek lotuta.
Gure erakundeen aldetik Artisautzaren sustapen ezak lotuta.
Gure Kulturaren zati den gure lanaren gutxiespenak lotuta.
BIDEGABEKO merkataritzak lotuta.

Egunero gehiago lotzen dizkigute eskuak, baina guk gure lana egiten jarraitzen dugu, hori egiteko bi atzamar aske uzten dizkiguten bitartean.
NOIZ ARTE?

Haserre al nago? Haserre al nago? Bai, baina batez ere MINDUTA nago.

Itziar Bengoa
03/06/2007 21:04 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.

02/06/2007

AHOTS ENTZUNGORRAK

20070602195719-bl.jpgArtisauak ageri dira irudikatuta munduari garrasi egiten haien egoera tamalgarriaren berri emanez; mezua jendearengana helarazteko saiatuz; hemen daudela, kultura direla, beren herriko eta arbasoen kultura direla esanez; iraganeko oroitzapena direla, ez ahanzteko beharrezkoak direla adieraziz... Bizitza osoa eman zezaketen garrasika, baina inork ez du entzuten, inork ez du kasu egiten, espazioan galtzen diren ahots entzungorrak dira eta, beraz, sekula ez dute erantzunik izango.

Ez da bidezkoa, denok dugu eskubidea entzun gaitzaten, eta oraingoan, beraien ahotsak entzun ez arren, euren obrak entzungo ditugu, asko dute-eta esateko.

ENTZUN ITZAZU!.
Marian Miguel
02/06/2007 19:57 Autor: haserrenago. Enlace permanente. Tema: Erakusleak No hay comentarios. Comentar.



Temas

Archivos

Enlaces

 

 
Erakusleak | HASERRE NAGO !!
Suscrí
bete a este blog. RSS 2.0 Este Blog ha sido creado con Blogia. Ver derechos de autor . Estadísticas. Admin. [Blogia colabora con 1001 relatos.]