HASERRE NAGO !!


ARBASOKO ATXIKIMENDUA

20070613190239-junta-blog.jpgATXIKIMENDUA HASERRE NAGO!
PLATAFORMAREN MANIFESTUARI

Ohar honen bidez, Arbaso Haserre Nago! Plataformaren manifestuari atxikitzen zaio. Horrela, artisautza sektoreak gaur egun bizi duen egoerarekin kezkatuta gaudela erakutsi nahi dugu.

Gure iritziz, ondokoak dira artisautza hondoratzera daramatzan zergatiak:

- Nahasmena eta artisau-produktuaren kontzeptua neurriz kanpo erabiltzea. Sarritan eskaini eta sustatzen dira produktu industrial hutsak artisauek eginikoak balira, eta zehaztasun falta honek eroslea nahastu egiten du eta sektoreari kalte larria eragin.

- Sentsibilitate eza gizartean artisauen produkzioarekin. Prezioak du indar handiagoa kalitateak eta produktuaren balio kulturalak baino.

Babesik eza Erakundeen aldetik, honakoetan:

- Artisautza sektorearen planifikazio errealista eta etorkizunekoa ez egotea.

- Sektorearen beharrekiko inplikazio, ezagutza eta interesik ez izatea.

- Artisautzari laguntzak murriztea sistematikoki eta justifikatu barik.

- Kontrol eta jarraipenik ez egitea.

- Erakundeen aldetik elkarrizketa batere ez izatea artisauekin.

-Artisauak atzean gelditzea eta egokitu ez izatea merkatuaren eredu berrietara eta gaur egungo harreman ekonomikoetara.

- Talde-kontzientziarik eta antolatzeko kohesiorik ez izatea artisauen artean.

Hau guztiagatik, ARBASO elkartea HASERRE NAGO! plataformak piztu dituen printzipioei atxikitzen zaizkio.

ARBASOKO ZUZENDARITZA BATZORDEA
13/06/2007 19:02

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario




No será mostrado.






Temas

Archivos

Enlaces

 

 
ARBASOKO ATXIKIMENDUA | HASERRE NAGO !!
Suscrí
bete a este blog. RSS 2.0 Este Blog ha sido creado con Blogia. Ver derechos de autor . Estadísticas. Admin. [Blogia colabora con 1001 relatos.]